XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LANAREN GAINEAN

Problema baten ebazpena bide egokia da definizioren bat, lege, propietate edo eredu teorikoren bat argitzeko. Honekin batera, Kimikaren oinarrian ongi ulertzen badira, ez da zailtasun berezirik egongo problemen ebazpena egiteko orduan. Horregatik, zeharo konbentzituta gaude ezen oinarrien ulermena eta problemen ebazpena aktibitate osagarriak direla.

Lan hau idazterakoan geure buruari jarritako helburu nagusia zera izan da, UBI, LOGSE eta IEEko ikasleei lanabes lagungarria eskaintzea, eta halaber erabilgarria Kimikaren ikaste-prozesuaren zehar, eta, noski, azken ikasturteak eta Sarrera-Probak gainditzen laguntzea.

Agertzen diren kuestioak eta problemak UPV-Euskal Herriko Unibertsitateko Sarrera-Probetan (Selektibitatean) proposatutakoak dira, jatorri desberdinen aukeren arabera. Ariketa desberdinen enuntziatuak proposatu ziren hitzetan eta proposatu ziren bezala mantendu egin dira.

Azken kapituluan zailtasun-maila beretsuko eta formatu berdineko zenbait ariketa sartu dira, aurreko urteetan proposatu ez direnak, gai desberdinak osatzeko eta aberasteko asmoz.

Maila honetako Kimikaren formulismo matematikoak ez du zailtasun handiegirik, eta, gomendatzen diren zuzenketa-irizpideetan isladatzen den moduan, ez lirateke jarri beharko kontzeptu kimikoen erabilera zuzenaren gainetik (lortzen diren emaitzak argiro koherentzia gabekoak ez diren artean, noski).

Egileek arrazonamendu kimikoa egiterakoan zentzuaren erabilmenduari ekiten diote behin eta berriro, formuletan baloreen ordezkapen arruntaren ordez. Horregatik, problemen ebatzietara daramaten ideia eta arrazonamenduak ahalik eta era errazen eta zuzenean aurkeztu dira, noizbehinka ahozko erlazioak ere erabiliz.

Problemak zehaztasunez ebatzi dira, aurki zitezkeen zailtasunak argituz, eta hizkera kolokiala eta intuitiboa erabiliz, baina zera adierazi nahi dugu, liburu ona ere ez da gai irakaslea ordezkatzeko, eta horregatik irakasleari bere ikasleekin duen eguneroko zereginetan askatasun-margina zabala uzten diogu aurkezpen, metodologia, alternatibak edo eta atal desberdinen arteko konexioetan.

Zentzu honetan, eta Lord Kelvin parafraseatuz, mintzagaia neurtu ahal denean eta zenbakien bidez adieraz daitekeenean, orduan horretaz zerbait jakingo dugu, zera esan nahi dugu, Kimika soilik ikasten da ariketak norberak ebazten dituenean. Norberaren lana funtsezkoa da.